Vitoria-Gasteizko Udala hiriko Irisgarritasun Unibertsaleko Plan berria idazten jarraitzen ari da. Proiektu hau 2025ean zehar garatuko da ONCE Gizarte Taldeko ILUNION Accesibilidad enpresaren laguntza teknikoarekin eta xede du, besteak beste, hirigintza, garraiobide eta udal eraikinetan, zerbitzu publikoetan eta herritarrekiko komunikazioan irisgarritasuna hobetzea.
Plan honek Vitoria-Gasteizko herritarren benetako beharrei erantzuteko, biztanleria osoari irekitako partaidetza topaketen bigarren saioa antolatuko da.
Hori dela eta, ekitaldi honetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu, non aurreikusitako lanei buruzko informazioa eman eta Vitoria-Gasteizko irisgarritasunari buruzko zure iritzia entzungo dugun. Zure laguntzari esker, hiri inklusiboago eta irisgarriagoa egingo dugu pertsona guztientzat.
Topaketa presentziala izango da eta gutxi gorabehera bi ordu iraungo du.
Data:
Bi aukera hauen artean hauta dezakezu:

- Asteazkena, ekainaren 18a, 17:30etik 19:30era
- Osteguna, ekainaren 19a, 11:30etik 13:30era
Tokia: Europa Biltzar Jauregia - Avenida aretoa.
Inprimaki hau betez eman dezakezu izena.