Aurkezpena

Vitoria-Gasteizko Udala, udalerriko Irisgarritasun Unibertsaleko Plan Integrala idazten ari da.

Irisgarritasuna inguru, produktu eta zerbitzuek izan behar duten baldintza da pertsona guztiek ulertu eta erabili ahal izateko. Adibidez:

  • Sarbide-arrapalak
  • Erliebedun kartelak pertsona itsuentzat.
  • Pertsona gorrek interpreta ditzaketen begibistako jakinarazpenak.
  • Informazio garbia, sinplea eta ulergarria.
  • Bankuak, oinezkoentzako ibilbideetan geldialdiak egiteko.
Plan hori garatzeko berebizikoa da hiritar gisa hiriko irisgarritasunari buruzko zure iritzia ezagutzea, horregatik gonbidatzen zaitugu inkesta honetan parte hartzera.

Inkesta anonimoa da: inork ez du jakingo nork hartu duen parte ezta zer erantzun duen. Gutxi gorabehera 10 minutu beharko dituzu betetzeko.

Ez ahaztu azken orrian "BIDALI" botoia sakatzea.

Zure laguntzari esker, hiri inklusiboago eta irisgarriagoa egingo dugu pertsona guztientzat. Eskerrik asko parte hartzeagatik!
 
8% of survey complete.

T